top of page

AURRERA AGENTEAK!

Zuen lehenengo misioa zein jakiteko momentua heldu da. Beraz, egin klik ondorengo izartzoan.

Zure lehenengo misioa arazoa nondik datorren aztertzea izango da. Kontu handiz ibili beharko zara; izan ere, oraindik, espioi hasi berria zara. Horregatik, erronka honek zure potentziala ikusteko balioko du. Beraz, banaka egin beharko duzu.

1. misioa

Zer egin behar dut?

  1. Fitxa honetan dagoen irakugaia irakurri.
     

  2. Ondoren dauden galderak erantzun.
     

  3. Bidali zure lana IEESko egoitzara.

Gogoan izan

  1. Ezin izango zara hurrengo misiora pasatu hau bukatu arte.
     

  2. Gehienez, 10 puntu XP eskuratuko dituzu misioa ondo burutzeagatik.
     

  3. Misioa 15 minutu baino lehenago bukatzen baduzu, 5 puntu XP gehiago emango zaizkizu.

HURRENGO MISIORA PASATU AURRETIK...

Orain, taldeka lan egiteko momentua heldu da. Ikusi dugunez, gizakiok etengabe baliabideak erabiltzen ari gara. Hori dela eta, ondoren, energia iturrien inguruan espioi fitxa egin beharko dituzue.

2. misioa

Zer egin behar dut?

  1. Fitxa honetan dauden ariketak egin beharko dituzu.
     

  2. Ondoren, bidali zure lana IEESko egoitzara.

Gogoan izan

  1. Ezin izango zara hurrengo maila pasatu hau bukatu arte.
     

  2. Gehienez, 20 puntu XP eskuratuko dituzu misioa ondo burutzeagatik.
     

  3. Misioa 20 minutu baino lehenago bukatzen baduzu, 5 puntu XP gehiago emango zaizkizu.

bottom of page