
Nola funtzionatzen du jokoak?
Zuen helburua misio desberdinak osatzea izango da ahalik eta puntuazio altuena lortuz. Misioak osatzen joaten zareten heinean XP puntuak eta sariak eskuratzen joango zarete, baita mailaz pasatzen ere. Gainera, hurrengo misiora pasatzeko ezinbestekoa izango da aurrekoak burutzea, beraz, beharrezkoa bada, egindako lana hobetu beharko duzue.
Zenbat maila daude?
Jokoak 3 maila ditu. Gainera, zuen XP puntuen arabera maila desberdineko agenteak izango zarete. Lau agente maila egongo dira, eta horiek eskuratzen dituzuen heinean maila bakoitzaren karta eskuratuko duzue. Guztiak lortzeko gai izango zarete?
Honako hauek dira maila bakoitzaren puntuazioak eta kartak:
1. maila: Praktiketako agentea. 0 XP-30 XP puntuazioa duten espioiak.
2. maila: Agente hasiberria. 31 XP-65 XP puntuazioa duten espioiak.
3. maila: Agente aditua. 66 XP-101 XP puntuazioa duten espioiak.
4. maila: Super agentea. 101 XP puntuazioa baino gehiago duten espioiak.




Zein sari irabazi dezakegu?
Gainera, hainbat sari eta intsignia irabazi ditzakezue jokoan zehar. Horiek XP puntuak eskuratzeko eta mailatik pasatzeko lagungarriak izango dira, behin baino gehiagotan intsignia bera eskuratu dezakezue.
Intsigniak:
-
Super maila: 7XP intsignia honek maila batean gehienezko puntuazioa lortzen duten agenteek eskuratuko dute.
-
Super misioa: 5XP intsignia honek misioa batean gehienezko puntuazioa lortzen duten agenteek eskuratuko dute.
-
Euskara: intsignia honek 3XP balioa du, eta euskaraz hitz egiten duten espioiek lortuko dute.
-
Errespetua: intsignia honek 3XP balioa du, eta besteok errespetuz tratatzen dituen agenteak eskuratuko du.
-
Originaltasuna: lan originala egiten duten espioiak eskuratuko dute 3XP balio dituen intsignia hau.
-
Lankidetza: 3XPko balioa du, eta talde lanean ondo aritzen diren agenteek lortuko dute.






Saria:
-
Jokoa bukatzean, puntuazio gehien lortu duen agenteak sari berezi bat lortuko du. Sariduna zu izango zara?